T aldekide guztiok dugu haurtzaroko objektu edo oroitzapen esanguratsuren bat; eta hauen artean, argazkiak (ospakizunak, irteerak,...), panpinak eta eskulanak aurki ditzazkegu. Objektu hauek hainbat berdintasun eta ezberdintasun dituzte edukiaren aldetik, izan ere, gure haurtzaroa nolabait markatu duten zenbait ezaugarri dituzte. Ume gehienek begiko panpinaren bat dute. Panpina norbaitek oparitua edo erosia izan daiteke, baina haurrarentzat oso berezia da. Leku guztietara panpina eraman nahi izango du. Segurtasuna eta maitasuna transmititzen dio haurrari, normalean heltzen doan heinean zaila izaten da panpina baztertzea, bere txikitako “laguna” delako. Hala ere, argi geratu da garrantzitsua izan dela, denbora igaro ondoren gordetzen jarraitzen dugulako edo garrantzitsua den norbaiti oparitu diogulako. Bestalde, ospakizunak (inauteriak, San Sebastian eguna, gabonak,...) eta eskolako irteerak ere oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigu, haurrek oso gogokoak dituztelako, eta