Zergatik aukeratu ditugu txikitako oroitzapen hauek?



Taldekide guztiok dugu haurtzaroko objektu edo oroitzapen esanguratsuren bat; eta hauen artean, argazkiak (ospakizunak, irteerak,...), panpinak eta eskulanak aurki ditzazkegu. Objektu hauek hainbat berdintasun eta ezberdintasun dituzte edukiaren aldetik, izan ere, gure haurtzaroa nolabait markatu duten zenbait ezaugarri dituzte.

Ume gehienek begiko panpinaren bat dute. Panpina norbaitek oparitua edo erosia izan daiteke, baina haurrarentzat oso berezia da. Leku guztietara panpina eraman nahi izango du. Segurtasuna eta maitasuna transmititzen dio haurrari, normalean heltzen doan heinean zaila izaten da panpina baztertzea, bere txikitako “laguna” delako. Hala ere, argi geratu da garrantzitsua izan dela, denbora igaro ondoren gordetzen jarraitzen dugulako edo garrantzitsua den norbaiti oparitu diogulako.


Bestalde, ospakizunak (inauteriak, San Sebastian eguna, gabonak,...) eta eskolako irteerak ere oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigu, haurrek oso gogokoak dituztelako, eta hauen argazki ugari aurki ditzakegu etxean bertan. Ospakizun hauetako gehienek euskal kultura sustatzen dute, eta ohitura nahiz tradizioa transmititzen eta mantentzen laguntzen dute.






Horiez gain, familiak ere badu bere garrantzia. Denbora asko igaro dugu familiako kideekin, hala nola, gurasoekin, aiton-amonekin, lehengusuekin, anai-arrebekin,... Horietako momentu asko, ordea, ohitura izatera pasatzen dira (mendira joatea, familiarekin elkartzeko bazkariak,...); hala ere, ohitura horiek denborarekin galduz joaten dira, baina momentu haiek ez ditugu ahazten, guretzat esanguratsu eta garrantzitsuak izan baitira.


Eskulanek ere, badute bere garrantzia; ume gehienek txikitan egindako eskulan batzuk gorde egiten dituzte haurtzaroko oroitzapenak izateko. Haurraren garapenerako ere oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigu, izan ere, irudimena eta sormena lantzen dira.



MOMENTUAK KURRIKULUMAREKIN ALDERATUZ, Haur Hezkuntzako etapan pertsona guztiek landu behar ditugun konpetentziak (oinarrizkoak, zeharkakoak eta espezifikoak) lantzen dira. 

Alde batetik Ikastolako jaialdien bitartez, haurrek haien emozio eta sentimenduak adierazten dituzte, eta mozorroak edo apaingarriak prestatzeko prozesuan irudimena eta sormena lantzen dituzte. Dantzak ikasteko garaian, ahalmen desberdinak lantzen dira, hala nola, pertzepzioa, erritmoa eta kantua, soinudun objektu eta tresnen erabilera, gorputzaren mugimendua eta entzute arretatsuak, eskuaren erabilera eta soinuarekin eta musikarekin egiten diren jolasek dakarren sormena. Gainera, beraien gorputza deskubritzen dute eta geroz eta zehaztasun gehiagorekin erregulatzen dituzte ekintzak. Guzti hauen bidez, arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra lantzen dira. Helburuei dagokionez, norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutu eta horiez jabetzen dira. Horretaz gain, parte-hartzea sustatzen da, gorputza eta emozioak auto-erregulatzea. Bukatzeko, folklorea eta kultura-inguruneko beste arte-adierazpen batzuk balioestea eta haiekiko interesa izatea garrantzitsua da.

Gelako ikaskideek gure haurtzaroan garrantzi handia izan dute, hauei esker elkarbizitzarako konpetentzia lantzen dira. Gizartearen eta ingurunearen arteko hartu-emanei dagokienez, pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, diferentziak errespetatzea eta diskriminazio-jarrerak baztertzea ditu helburu nagusi. Horrez gain, afektu eta harreman enpatikoak ere sortzeko jarrera positiboa izaten ikasten da, baita talde-lanetan laguntzen ere.

Familiak ere garrantzi handia izaten du haurtzaroan. Bertako kideekin momentu ugari pasa ditugu, eta horietako asko ohitura bihurtu ziren, hala nola, bazkariak, mendira irteerak,... Bizipen hauen bidez (familia eta natura garrantzitsuak dira haurraren sozializazio prozesurako) kurrikulumean agertzen diren hainbat konpetentzia garatzen dira, matematikarako eta zientziarako konpetentziak, eta konpetentzia sozial eta zibikoak. Hauen helburua naturan agertzen diren kontzeptu ezberdinak eta elementuak ulertu nahiz bereganatzea da, hauenganako jakin-mina bultzatuz.


Haurtzaroan erabilitako panpinak ere haurrentzat oso garrantzitsuak dira. Haurrek izaten dituzten panpinek beraien emozioak eta sentimenduak aldatu ditzakete eta haurtzaroko objektu garrantzitsuenetariko bat bilakatuko dira. Panpinekin curriculumean agertzen diren hainbat konpetentzia lantzen dira, hala nola,  izaten ikasteko konpetentzia, konpetentzia motorra, hizkuntza- eta komunikaziorako konpetentzia, auto ezagutza eta motrizitate fina.



Azkenik, haurtzaroko azken ezinbesteko faktorea eskulanak dira. Haurtzaro osoan zehar egindako eskulanek haurrari buruzko informazio asko ematen digute, eskulanak egiteko modua, egindakoa, erabilitako koloreak, materiala… Eskulanekin landutako konpetentzia nagusia arterako konpetentzia da, nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena lantzen direlako gehien bat. Beste konpetentziak ere lantzen dira ahal nola; errealitatea ulertzeko moduek baldintzatu egiten dute oinarrizko konpetentzia, hitzik gabe  komunikatzeko konpetentzia...






Comentarios

Entradas populares de este blog

HEZKIDETZA

CÉLESTIN FREINET

PROGRAMAZIOA