Saio honetan gelakideen artean testu bat irakurri genuen. Testua irakurri ostean kontzeptu eta ideia nagusi batzuei buruz mintzatu genuen. Gizartea etengabe aldatzen doa, baina eskolek erabiltzen duten metodologia aspaldian erabiltzen zuten berdina da. Askotan zerbait ikastea memorizatzea dela uste da, gauzak behin eta berriz errepikatuz. Baina ikaskuntza prozesua gero eta urrunago doa; hau da, prozesu hori eman ahal izateko jasotako informazio ulertu ostean guk geuk esplikatzeko gain izan behar gara, gure hitzak erabiliz .Edozein momentu, leku eta pertsonekin ikasi dezakezu. Gauzak egiten ikasten ditugu, hasieran akatsak egitea normala da baino gizakiok akatsetatik ere ikasten dugu, bestalde gure burua hausnartzea ere beharrezkoa da. Jarrera progresista duen hezkuntza bat izatea lortu behar dugu. Hezkuntzaren helburua nagusienetako bat gizartea hobetzea da, hori lortzeko irakasleak kritikoak izan behar dira. Horrez gain, irakasleak etengabe formatzen egon behar dira, lana...
Comentarios
Publicar un comentario