Globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua
GLOBALIZAZIOA:
Ovide Decroly, 1871n Renaixen (Belgika) jaio eta 1932. urtean Bruselan hil zen sendagile, psikologo eta hezitzaile belgikarra, hezkuntza munduan klasiko bihurtu da.
1901ean "Hezkuntza Bereziko Institutua" sortu zuen. Bruselan kokaturiko eraikuntza honetan Decrolyk haur "irregularra" hezi eta aztertzen zuen, iraultza pedagogikoa hasteko asmoa zuelarik.
Decroly metodoaren oinarrizko printzipioak hauek dira:
- Eskolak haurra oinarrizko beharrak asetzen ikasten lagundu behar dio: elikadura, arriskuei aurre egin eta lana.
- Haurraren nortasunarekiko errespetua.
- Askatasuna, haurrak bere joerak modu naturalean azal ditzan.
- Eskolaren hezkuntza idealak bilatzea.
- Hezkuntza zurrunari aurka egitea, haurrarengan jarrera pasiboak ez sortzeko.
- Eskola giroa haurra motibaturik izan dadin antolatu, ekintza bereziak sortuz bere jakin-nahia pizteko.
- Klaseetan homogeneotasuna lortu, 20-25 haur asko jota,
- Eskola aktibo bat izan, haurrak jolastu eta esperimentatu ahal izateko, tailerrekin esaterako;
- Inguru naturalean oinarritzen da umearen gaitasun eta senak pizteko.
- Globalizazio printzipioan oinarritzen da, umeak ez baititu xehetasunen gainean bere ezagutza eratzen, errealitatearen globaltasun batean baizik, bere esperientziak ageriko ordenarik gabe pilatzen ez baditu ere.
Globalizazioa, ikaskuntza desberdinen batura da.Balore edo ikaskuntza desberdinak transmititzeko erabiltzen da.
3 puntu garrantzitsu:
1)Interes gunea: Faseak: Behaketa, asoziazioa eta adierazpena
2)Proiektua: Faseak: Asmoa eta prestakuntza
3)Adierazpena: Faseak: Motibatuta ikasleak, galderen planteamendua, hipotesiak, datuak antolatzea eta ondorioak ateratzea
IKASKUNTZA ESANGURATSUA
David Ausubel (1918an jaio zen) psikologo estatubatuarra da, hezkuntza eta pedagogia arloan berezitua. Jean Piageten jarraitzailea izan zen. Bere ekarpen garrantzitsuena ikaskuntza adierazgarria izan zen. Psikologia konstruktibista izan zen.
Motak:
1)Irudi ikaskuntza: irudia hitzarekin erlazionatzen du.
2)Kontzeptu ikaskuntza: objektuen ezaugarriak zein diren ikaste.
3)Proposizioen ikaskuntzen: hitz bat baino gehiago erlazionatzen dute.
Pedagogia hau bultzatzeko honako kontzeptu hauek beharrezkoak dira:
- Haurren interesa pizten duten ekintzak planteatu.
- Klima harmonikoa sortu.
- Ikasleak iritzia emateko aukera eman.
- Adibideak erabili
Metodologia honen abantailak:
- Eskema kognitiboak berreraiki eta ikasitakoa aplikatzea eta garatzea.
- Ikasketa esanguratsua (teoria eman eta azterketa)
- Ikasitakoa aplikatzean, beste gai batzuk ikasteko erraztasuna

Comentarios
Publicar un comentario