Entradas

Mostrando entradas de abril, 2018

PROGRAMAZIOA

Imagen
Taldeka arazo egoeretan oinarritutako programazioak   egin ditugu. 1 TALDEA:NATURA Programazioaren aurkezpena gauzatzeko irakasle bilera bat izango balitz bezela egin dute azalpena.  Ebaluazioa bilera baten bitartez egin dute eta beraiek eginiko programazioa ondo joan den aztertzeko, galdera batzuk planteatu dira. Haurrak naturarekin duten harremanean hutsunea dagolea somatu zuten, eta horren ondorioz programazio bat egitea pentsatu zuten. Gainontzeko ikasleen parte hartzea bultzatzen sahiatu dira, galderak planteatuz. Aurkezpenarekin amaitzeko animalien buruzko abesti bat jarri dute( "Han zeuden") eta denon artean abestu eta dantzatu dugu.  2 TALDEA: ELIKADURA   Taldekide honek planteatutako programazioan arazo egoera " Haurrei elikadura egoki bat ematea beharrezkoa dela azpimarratzea" da. Aurkezpena jarduera baten bitartez egin dute. 8 gelakide atera dira jarduera egitera. Hainbat jaki zeuden mahai gainean, elikagai desber

Globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua

Imagen
GLOBALIZAZIOA: O vide Decroly, 1871n Renaixen (Belgika) jaio eta 1932. urtean Bruselan hil zen sendagile, psikologo eta hezitzaile belgikarra, hezkuntza munduan klasiko bihurtu da. 1901ean " Hezkuntza Bereziko Institutua" sortu zuen. Bruselan kokaturiko eraikuntza honetan Decrolyk haur "irregularra" hezi eta aztertzen zuen, iraultza pedagogikoa hasteko asmoa zuelarik. Decroly metodoaren oinarrizko printzipioak hauek dira: -  Eskolak haurra oinarrizko beharrak asetzen ikasten lagundu behar dio: elikadura, arriskuei aurre  egin eta lana. -  Haurraren nortasunarekiko errespetua. -  Askatasuna, haurrak bere joerak modu naturalean azal ditzan.  -  Eskolaren hezkuntza idealak bilatzea. - Hezkuntza zurrunari aurka egitea, haurrarengan jarrera pasiboak ez sortzeko. - Eskola giroa haurra motibaturik izan dadin antolatu, ekintza bereziak sortuz bere jakin-nahia pizteko. - Klaseetan homogeneotasuna lortu, 20-25 haur asko jota, - Eskola aktib

PARTAIDETZA

Imagen
Parte hartzea, hezkuntza tresna eraldatzaile da, eta garatu daitekeen ahalmena.  Jendarte bateratu, dinamiko, kritiko eta demokratiko bat sortzeko, oinarrizkoa da denon parte-hartzea: haur eta heldu, gizon eta emakume..., denok parte hartu behar dugu herriaren eraikuntzan.  Parte-hartzeak balioetan oinarrituta egon behar du (kulturartekotasunean, naturarenganako errespetuan, aniztasunean, feminismoan, euskaran…) Hezkidetzan oinarritutako hezkuntza parte-hartzaileak Euskal Herri askea eta askotarikoa eraikitzeko tresna izan behar du. Partaidetza sustatu eta garatzeko puntu garrantzitsuak: - Denon parte hartze guneak sortzea, guztien protagonismoa onartuz. -  Interes eta iritzi guztiak kontuan hartzea. - Generoekin lotutako desorekak deuseztatzea. - Antolamendu horizontala izatea. -  Ikasle zein irakasleen ahotsak beharrezkoak direla kontutan hartzea. -  Irakasleak berdintasuna sustatzea, genero bereizketarik egin gabe.  - Haurrak motibatuek egotea eta era be

HEZKIDETZA

Imagen
Nire gelakidean azaldu duten bezala, gizartean emakumea beti zapaldua egon da historian zehar eta honen ondorioz, emakumeek beraien identitate ezkutatu izan dute. Gaur egun, eredu hetero-patriarkala duen gizarte sexista batean bizi gara. Bi estereotipo edo genero ezartzen joan dira, bata emakumezkoentzat eta bestea gizonezkoentzat. Horren eraginez, neskek eta mutilek sozializazio prozesu desberdina dugu. Ondorio nagusia gizonezkoen boterea eta emakumeen gutxiespena dira, berez “naturalki” egokitu zaigun zerbait balitz bezala ulertzen dena. Ezinbestekoa da eskolak generoaren eraikuntzan duen eragina aipatu eta azpimarratzea, gaur egun zeresana baduelako. Batetik, hezitzailearen papera oso garrantzitsua da bai haurraren garapenean, eta baita balioen barneratzean ere; izan ere, haien esku dago berdintasunean oinarritutako jolas eta dinamika integratzaileak sustatzea eta antzinako rolak haustea. Etxeko eta eskolako hezkuntza garrantzitsua da bateratuta joatea. Iza

EMAKUMEEN PRESENTZIA HEZKUNTZAN

Imagen
Aurkezpena jarduera baten bitartez bideratu zuten nire gelakideak, emakume ospetsuen inguruko galderak eginez. Honako hauek izan dira nik jasotako datuak : - Nahiz eta XII eta XIII.mendean  unibertsitateak sortu, XIX.mendera arte neskak ez zuten unibertsitatera joateko aukerarik izan. - Marie Curik lortu zuen Fisika eta kimikan lehen nobel saria . - Joane Rowling- ek Harry Potterren liburua  idatzi zuen. - Elvira Zipitriak etxe eskolak sortu zituen. Euskera bultzatu zuen emakumea eta emakumeen presentzia ere bultzatu  zuen. - Clara Campoamor , Espainiar politikaria izan zen eta emakumeen alde egin zuen. - Frida Kahlo, margolari mexikarra zen. 18 urte zituela istripu bat eduki zuen eta hori erreflejatzen zuen bere marrazkietan. - Amelia Earhart , hegazkineko pilotoa izan zen. - Mary Jackson: ASAn lan egiten lehen neska. Lehen emakume beltza ere bertan lan egiten zuen. - Catalina de Erauso , monja bat donostiko komentuan zegoena eta gerra j

PAULO FREIRE

Imagen
BIOGRAFIA Brasilgo herrixkan jaio zen 1921. urtean. Bera bizi zeneko testuinguru soziala txirotasun handikoa izateak erabateko eragina izango du bere ideiak aurrera eramateko orduan. Rezifeko herrian bertan burutuko ditu oinarrizko ikasketa eta unibertsitate mailako formakuntza (Zuzenbide Fakultatean). Bere emaztea Lehen Hezkuntzako irakaslea izango da eta honek bultzatuko du kulturaz eta hezkuntzaz arduratzera, pixkanaka alfabetatze programak (1963) garatzeari ekingo diolarik. 1963an giro txiroan bizi diren pertsonei alfabetatzen lagundu zien. Azken urteetan, politika eta sozializaziorekin konpromisoa hartu zuen; eta   bere bizitzako azken arnasa 1997an emango zuen. TEORIAREN ARDATZ NAGUSIAK Freireren teoriaren ardatza eraldaketa eta aldaketa sozialetan oinarritzen da. Bere pedagogia ez da egokitzapenerako izango, eraldakuntzarako baizik, bere pentsamenduak muga ugari gaindituko dituelarik. Autore honen pedagogian ezinbestekoa da bera bizi zeneko t