PARTAIDETZA
Parte hartzea, hezkuntza tresna eraldatzaile da, eta garatu daitekeen ahalmena.
Jendarte bateratu, dinamiko, kritiko eta demokratiko bat sortzeko, oinarrizkoa da denon parte-hartzea: haur eta heldu, gizon eta emakume..., denok parte hartu behar dugu herriaren eraikuntzan.
Parte-hartzeak balioetan oinarrituta egon behar du (kulturartekotasunean, naturarenganako errespetuan, aniztasunean, feminismoan, euskaran…) Hezkidetzan oinarritutako hezkuntza parte-hartzaileak Euskal Herri askea eta askotarikoa eraikitzeko tresna izan behar du.
Partaidetza sustatu eta garatzeko puntu garrantzitsuak:
- Denon parte hartze guneak sortzea, guztien protagonismoa onartuz.
- Interes eta iritzi guztiak kontuan hartzea.
- Generoekin lotutako desorekak deuseztatzea.
- Antolamendu horizontala izatea.
- Ikasle zein irakasleen ahotsak beharrezkoak direla kontutan hartzea.
- Irakasleak berdintasuna sustatzea, genero bereizketarik egin gabe.
- Haurrak motibatuek egotea eta era berean klasean segurtasuna edukitzea oso garrantzitsua da.
Gaur egun, emakumeen partaidetza handiagotu da, ahala ere oraindik desoreka dago gizonezkoekin alderatuz. Berdintasuna lortzeko pauso handiak egin behar ditugu. Nahiz eta emakumeen partaidetza esparru publikoetan handitu, etxeko lanetan emakumeak gailentzen dira.
Heziberriren helburua gizakiaren konpetentzia ahalik eta gehien garatzea da, subjektu indibidual eta herritar aktibo gisa.
Comentarios
Publicar un comentario