HEZKIDETZA
Nire gelakidean azaldu duten bezala, gizartean emakumea beti zapaldua egon da historian zehar eta honen ondorioz, emakumeek beraien identitate ezkutatu izan dute.
Gaur egun, eredu hetero-patriarkala duen gizarte sexista batean bizi gara. Bi estereotipo edo genero ezartzen joan dira, bata emakumezkoentzat eta bestea gizonezkoentzat. Horren eraginez, neskek eta mutilek sozializazio prozesu desberdina dugu. Ondorio nagusia gizonezkoen boterea eta emakumeen gutxiespena dira, berez “naturalki” egokitu zaigun zerbait balitz bezala ulertzen dena.
Ezinbestekoa da eskolak generoaren eraikuntzan duen eragina aipatu eta azpimarratzea, gaur egun zeresana baduelako. Batetik, hezitzailearen papera oso garrantzitsua da bai haurraren garapenean, eta baita balioen barneratzean ere; izan ere, haien esku dago berdintasunean oinarritutako jolas eta dinamika integratzaileak sustatzea eta antzinako rolak haustea.
Etxeko eta eskolako hezkuntza garrantzitsua da bateratuta joatea. Izan ere, haurrarekin bi gune hauek egongo dira etengabe solasean.
Hezkuntza hezkidetzailea emakume eta gizonek eskubide, aukera, betebehar, lan... berdinak izan ditzaten lortzea helburu duen hezkuntza mota da; matxismoa, sexismoa eta antzekoak baztertuta. Hezkuntza hezkidetzailearen helburuak genero desberdintasunak etengabe desagertzea, berdintasunean oinarritutako sozializazioa, identitate aniztasuna errespetatzea, estereotipoak eta genero rolak (maskulinotasuna eta femeninotasuna) apurtu, emakumeen kontrako indarkeria desagertzea… izango lirateke
ERRONKA NAGUSIAK:
- Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertu.
- Ikasle guztiek hezkuntzarako eskubidea.
- Harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea.
- Hezkuntza-komunitatea parte hartzea.
-Irakaslearen papera: identitatea genero eta sexutik kanpo garatu, genero kontzientzia izatea.
-Diskriminazioa ekidin: parekidetasuna, elkartasuna, askatasuna..
Kontuan hartu beharreko puntuak; guztien aldeko borroka, ez batzuena soilik.
Eskola gizarte-aldaketarako eragile nagusienetako bat da. Argi eduki behar dugu, hezkidetzak ez duela lan gehiago suposatzen.
Micro-indarkeria sahiestu behar dira: irainak, bultzadak, ezizenak… Nahiz eta askotan hauei ez diegun behar bezalako garrantzia ematen, oso garrantzitsuak dira gure egunerokoan . HHn kontutan hartu behar ditugu.
Liburu eta materialak berritu behar dira estereotipoak baztertzeko
Comentarios
Publicar un comentario