Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2018

HIZKUNTZA ETA ANIZTASUNA

Imagen
Hizkuntzaren bitartez balioak transmititzen ditugu eta ondorioz hizkuntza emakume eta gizonak zer izan garen transmititzeko tresna bihurtzen da. Hizkuntzaren erabilpen desegokia, sexistaren, arrazistaren, homofoboaren adibide ugari ditugu gure egunerokoan:  Arrazistak : t rabajar como un negro,  ¿Sera judio?, h acerse el sueco... Homofoboak : e so es de maricas, e sa mujer parece un poco “machorra” si te esfuerzas seguro que puedes, cambiar y ser normal... Generoari dagokionean, hizkuntza sexista da?  Gaztelanian gramatikoki bi generoak bereiztuta daude; euskarak berriz, genero gramatikalik ez du, baina  bai egiten da genero bereizketa. Adibidez, gizona hitza erabiltzen da gizonak bakarrik izendatzeko eta baita emakumeak eta gizonak izendatzeko ere. Erabilpen egokia pertsona edo bi generoak aipatzea litzateke.  Gure gizartean esaldi matxistak daudela ageriko da, oso barneratuta dauzkagun esaldiak dira eta gehienetan ez gara konturatzek hizkuntza sexista bat erabilt

CÉLESTIN FREINET

Imagen
BIOGRAFIA: 1896an jaio Garsen.  Egoera eta klima gogorrean nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egin zuen. 1915ean, Lehenengo Mundu Gerranko gudu batean, biriketan larri zauritua, betirako gaizki arnastu. Horren ondorioz, beranduago berrikuntza pedagogiko bat egin zuen, irakasleak bakarrik hitz egin ordez ikasleek parte hartzeko.  1920ean Bar-sur-Loupen irakasle bezala hasi zen, eta eskolan inprenta sartuko du. Bere artikuluei esker mugimendu nazionalak sortuko ditu, “Nueva Educación”eko kongresu internazionaletan parte hartuko du eta garai hartako irakasleak ezagutu (Ferrière, Claparède, Bovet eta Cousinet). Pedagogia utziko du. Bere jaioterriaren interesa piztuko zaio. Alderdi Komunisten partaide aktiboa izan zen. 1928an Vencera doa bere emaztearekin, bere zereginak eginda: inprenta, eskolako kooperazioa, eta Irakaskuntza Laikoaren Kooperatiba. 1933an eskuineko mugimendu gogorrak Frantzian, Alemanian, Italian eta Espainian. Freinet bikotea Bar-sur-Loupera do

BARBIANA

Imagen
Lorenzo Milani  italiar apaiza izan zen Barbiana (Florentzia) izeneko herriska txikian.  - Herri Eskolan idazle eta pedagogo bezala aritu zen. - Eskola inklubiboa zen, aniztasuna errespetatzen zuen eskola. - Eskola hau “egunean 12 orduz, urtean 365 egunez” zegoen irekita.  - Aurrera eramaten zuen metodologia ez zen hezkuntza memoristikoak oinarritzen, pentsamendu kritikoa sustatzean baizik. - Elkarrezkintzari garrantzi handia eman zitzaion, adin desberdinen artean elkartasunari esker gehiago ikasteko aukera dagoela azpimarratzen dute. - Pedagogia honek estatuan zeuden gainontzeko  pedagogia garrantzitsuak  kritikatu zituen.

MONTESSORI

Imagen
Badira hainbat urte Maria Montesori hil zenetik, ordea martxan jarri zuen mugimenduak garatzen darrai. Gaur egun bizirik dagoen mugimendua izateaz gain, haur hezkuntzan eskola tradizionala kenduta hedapen handien daukan mugimendua da. BIOGRAFIA: 1870an jaio zen   italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra izan zen.  Lehen emakume sendagile bihurtu zen Italian. Ondoren, Filosofian eta Natur Zientzietan lizentziatu zen.  Garai hartako Italiako gizarteak sexuarekiko zuen jarreraren ondorioz, ospitaletan sendagile aritzea debekatu zitzaion, eta hau izan zen adimen urritasuna zuten haurrekin lanean hasteko zioa. Ikasle hauen erantzuteko gaitasuna garatzeko asmoz eta behatzeko zuen ahalmenari esker, bere teoriaren oinarriak jartzen hasi zen.  1907an Erroman, Casa dei banbini bere eskola sortu zuen. Bertan urteak eman zituen ikertzen. Jarduera horri esker, bere lehen liburuak idazten, hitzaldiak ematen eta mundu osoan bere teoriaren berri ematen eta garatzen ibil

ESKOLA ALTERNATIBOAK

Imagen
Eskola alternatiboak ohiko hezkuntza sistematik kanpo dauden zentroak dira. Eskola libre edo demokratikoa izendatzen dute askok euren burua, oinarria askatasuna baita. Orokorrean, hezkuntza sistema konbentzionalari alternatiba bat bilatzeko asmoarekin sortuak izan dira. Historian atzera egingo dugu, gaur egun dirauten teoria alternatibo garrantzitsuenak ezagutzeko. XX. mendeko pedagogo garaikide desberdinek sortuak izan ziren: Dewey, Montessori, Decroly, Piaget, Freinet, Neill… Eskola alternatiboek 60ko hamarraldian sekulako arrakasta izan zuten. Ondorengo urteetan apur bat baretu zen olde hori, baina azken urteetan ere hazten ari da. EZAUGARRIAK: 1. Askatasunean oinarritutako hezkuntza 2. Umeak berak erabakitzen du zer egin 3. Adin aniztasuna: 4. Autonomia, izaera autodidakta, autodiziplina 5. Dimentsio anitzeko hezkuntza 6. Ingurune aberasgarriak eta aukeraz beteak 7. Arauak haurrek eginak 8. Autogobernua 9. Metodologia ez zuzentzailea

5. SAIOA (2018/03/13)

Imagen
Saio honetan programazioari buruz hitz egin genuen, arazo egoeretan oinarritutako programazioa. Programazioa ikasmaila bateko arlo jakin batean, ikasle talde jakin baterako, erabiliko den irakasteko era eta ikasteko prozesuaren plangintza da. Hitz sorta hauen lotura izan daiteke: jarduera, helburua, baliabidea, planifikazioa, abiapuntua, denbora, lan taldea, irakaslea, ikasleen interesak, edukiak, nola ordenatu dena Arazo-egoera berriz, testuinguruan kokatutako informazio multzoa da; aldez aurretik erantzuna bistakoa ez duen ataza jakin bat egiteko erabili behar dena. Beraz, arazoetan oinarritutako programazioa, ikasleen interesetatik edo arazoetatik abiatutako programazioa dela esango genuke. “Teoria” pixka bat eman ondoren, taldetan banatu eta lan bat gauzatu beharko dugu, horretarako ondorengo pausoak bete beharko ditugu: Testuingurua Arazoa Xedea Helburuak Ataza Jarduerak Arazo horien adibideak hauek izan daitezke: esfinter kontrola, etorkin bat gelara dator eta ez dak

4. SAIOA (2018/03/07)

Imagen
Saioarekin hasteko bi bideo ikusi genituen; bat Eduardo Punsetek eginiko elkarrizketa eta bestea irakasle bat irakasleen kongresu batean emandako hitzaldia. Bi bideoak bukatzean atentzioa deitu ziguten kontzeptuei buruz berba egin genuen. Ondoren curriculum ezkutuari buruzko artikulu bat irakurri eta ostean horren inguruan solastatu genuen.  “Dime algo y lo olvidaré ,enséñame algo y lo recordaré” esaldi hau Eduardo Punsetek entrebistaren hasieran esaten du, asko gustatu zitzaidan esaldi hau batez ere egia dela uste baitut.  Entrebista honetan ere, gauzak egiten ikasten direla aipatzen da. Ezinezkoa da entzuten soilik ikastea, praktika eta esperientzia baliabideak funtsezkoak dira ikaskuntza prozesurako. Azterketak egiten dira klaseetan esplikatzen dena ulertzen ez delako eta froga honen bitartez materia buruz ikasten da eta horri ikastea dela esaten zaio. Askotan, irakasleek beraiei garrantzitsua iruditzen zaiena esplikatzen dute soilik. Hezkuntza sistema ez da aldatu, n

3. SAIOA (2018/03/06)

Imagen
Saio honetan gelakideen artean testu bat irakurri genuen. Testua irakurri ostean kontzeptu eta ideia nagusi batzuei buruz mintzatu genuen. Gizartea etengabe aldatzen doa, baina eskolek erabiltzen duten metodologia aspaldian erabiltzen zuten berdina da. Askotan zerbait ikastea memorizatzea dela uste da, gauzak behin eta berriz errepikatuz. Baina ikaskuntza prozesua gero eta urrunago doa; hau da, prozesu hori eman ahal izateko jasotako informazio ulertu ostean guk geuk esplikatzeko gain izan behar gara, gure hitzak erabiliz .Edozein momentu, leku eta pertsonekin ikasi dezakezu. Gauzak egiten ikasten ditugu, hasieran akatsak egitea normala da baino gizakiok akatsetatik ere ikasten dugu, bestalde gure burua hausnartzea ere beharrezkoa da. Jarrera progresista duen hezkuntza bat izatea lortu behar dugu. Hezkuntzaren helburua nagusienetako bat gizartea hobetzea da, hori lortzeko irakasleak kritikoak izan behar dira. Horrez gain, irakasleak etengabe formatzen egon behar dira, lana