5. SAIOA (2018/03/13)

Saio honetan programazioari buruz hitz egin genuen, arazo egoeretan oinarritutako programazioa.

Programazioa ikasmaila bateko arlo jakin batean, ikasle talde jakin baterako, erabiliko den irakasteko era eta ikasteko prozesuaren plangintza da. Hitz sorta hauen lotura izan daiteke: jarduera, helburua, baliabidea, planifikazioa, abiapuntua, denbora, lan taldea, irakaslea, ikasleen interesak, edukiak, nola ordenatu dena

Arazo-egoera berriz, testuinguruan kokatutako informazio multzoa da; aldez aurretik erantzuna bistakoa ez duen ataza jakin bat egiteko erabili behar dena.

Beraz, arazoetan oinarritutako programazioa, ikasleen interesetatik edo arazoetatik abiatutako programazioa dela esango genuke.


“Teoria” pixka bat eman ondoren, taldetan banatu eta lan bat gauzatu beharko dugu, horretarako ondorengo pausoak bete beharko ditugu:

    arazo egoera bilaketarekin bat datozen irudiak
  1. Testuingurua
  2. Arazoa
  3. Xedea
  4. Helburuak
  5. Ataza
  6. Jarduerak
Arazo horien adibideak hauek izan daitezke: esfinter kontrola, etorkin bat gelara dator eta ez daki gure hizkuntza, udaletxeak banatzen zituen egutegiak ez dira gela guztietarako iritsi...

Comentarios

Entradas populares de este blog

HEZKIDETZA

CÉLESTIN FREINET

PROGRAMAZIOA