CÉLESTIN FREINET



fREINET bilaketarekin bat datozen irudiak



BIOGRAFIA:

1896an jaio Garsen. 

Egoera eta klima gogorrean nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egin zuen. 1915ean, Lehenengo Mundu Gerranko gudu batean, biriketan larri zauritua, betirako gaizki arnastu. Horren ondorioz, beranduago berrikuntza pedagogiko bat egin zuen, irakasleak bakarrik hitz egin ordez ikasleek parte hartzeko. 

1920ean Bar-sur-Loupen irakasle bezala hasi zen, eta eskolan inprenta sartuko du. Bere artikuluei esker mugimendu nazionalak sortuko ditu, “Nueva Educación”eko kongresu internazionaletan parte hartuko du eta garai hartako irakasleak ezagutu (Ferrière, Claparède, Bovet eta Cousinet). Pedagogia utziko du.

Bere jaioterriaren interesa piztuko zaio. Alderdi Komunisten partaide aktiboa izan zen. 1928an Vencera doa bere emaztearekin, bere zereginak eginda: inprenta, eskolako kooperazioa, eta Irakaskuntza Laikoaren Kooperatiba.

1933an eskuineko mugimendu gogorrak Frantzian, Alemanian, Italian eta Espainian. Freinet bikotea Bar-sur-Loupera doaz berriz, dimititu eta denbora guztia mugimenduari eta Irakaskuntza Laikoaren kooperatibari dedikatu zion.

Horrela, eskola libre eta esperimentalaren ideia sortu zen. Freinetek 1934-35ean eskola bat sortu zuen Vencen, mugimenduaren, lagun politikoen eta ezkerreko prentsaren laguntzarekin. Eskola hau nahiko soila zen, erdian umeentzat igerilekua zuen, eta ikasleak familia pobreetakoak ziren, gehienak obreroen seme-alabak. 

1939-40 Bigarren Mundu Gerra, Freinet kontzentrazio esparru batera bidaltzen dute. Gero askatasuna ematen diote eta Vence utzi eta “Comité de Liberación” hartzen du. 1948an, Irakaskuntza Laikoaren Kooperatiba “Instituto de la Escuela Moderna”n bihurtzen da. 1950 Freinet Alderdi Komunistatik botatzen dute eta enfrentamendu pedagogikoak hasten dira. 

1966an Freinet Vencen hiltzen da, baina mugimenduak jarraitzen du.

PEDAGOGIA

XIX. mendeko eskola, eskola tradizionala zen, oso zurrun, zorrotza, uniforme eta sozialki kaskarra ere. Eredu honek ezinezko egiten zuen aldaketaren eta horren inguruko ideia berriei ateak irekitze. 

XX. mendean berriz, gizarteak eskola tradizional horri egiten zaion kritika hori onartzen du, eta honen laguntzaz eskola berritzaile bat lortzen da. Freinet garai hartako pentsamenduak barneratu eta eraldatu zituen.

Freinetek berak aitortzen du bere idatzietan Rousseauren (Naturaleza del niño) eta Pestalozziren (Pedagogía Social) eragina nabaria dela.

Freineten pentsaeraren ezaugarri nagusienetakoa, eskola berritzea eta bertako ikasleen behar beharretara moldatzea da, ideologia progresista, humanista eta aktiboa oinarritzat hartuz.

IDEIAK

Freinetek plantatu zuen ikaskuntza ereduan motibazioa sustatzen da.

Haurra protagonista zen eskola berri bat sortu zuen, haurrari ematen zion hitza. Freineten ustez, gauzak eginez ikasten dira, horren ondorioz ikasle bakoitza bere erritmora ikasiko du. Honek, haurrengan autonomia bilatzen du, ordutegia beraien esku uzten zuen, aste hasieran “lanerako planak” eta lan taldeak sortuko dira. Prozesu honetan irakasleak kolaboratzaile, gidari eta lagun izan behar du. Irakasle onena ez da ondoen azaltzen dakiena, lan antolatzen, animatzen eta zuzentzen dakiena baizik.
Elementu klabea elkarlana da. Maila guztietan agertzen da elkarlana: ikasleen artean; ikasle eta irakasleen artean, irakaslea koordintzaile eta laguna da; irakasleen artean esperientzien trukaketa eta arazo eta soluzioen azterketa denen artean egiten dira; eta gurasoekiko harremana ere beti mantentzen da.
Inguruneaz baliatuz heziketa aktibo, kritiko eta eraikitzailea lortu nahi zituen. Metodo naturalean ikasi, kalkulua (matematika) bizitza errealarekin erlazionatzen du (adibidea: zenbakiak ikasteko erosketak egitea). Ohiko testu liburuak  alde batera utzi, eta irakurketa metodo naturala eta idazketa librea bultzatu zituen. Bestalde, klasetik atera eta naturarekin harremanetan jarriko dira , bertatik ikasiko dute. Lokal idealak erdian espazio bat eta inguruan 7 tailer ditu. Tailer bakoitzean lan ezberdina egiten zen, eta Freinetek bakoitzean behar zuten materiala esaten zieten. Tailerren ondoan eskolako baratza eta animalien heziketarako lekua zegoen. 
Ebaluazioa beste modu batera egiten da. Programa betetzen ari garen neurrian probak egin beharrean, konpetentzia berri bat sortzen den bakoitzean haurrek autoebaluazioa egingo dute. 


TEORIAK

“Tanteo experimentala” ideia sustatu, izan ere, bere ustez ikaskuntzak esperientzia edo bizipen propioetatik, haien bizipenen adierazpenetik, gertuko testuinguru baten organizaziotik, ikasleek formulatzeko aukera duten giro batetik eta haien bizipenak adieraziz,... gauzatzen dira.  Freineten esaldi esanguratsuena Essay de psychologie sensible (1950) liburuan dago “No se puede obligar a beber a un caballo que no tiene sed” ezin zaio irakatsi ikasi nahi ez duen ume bati.

Kooperazioaren printzipioa ere oso garrantzitsua da, eta honek ikasgelan ikasle-irakasle arteko harremanean bitartekari gisa jardungo duten elementuak izango dituen giro bat sortzeko eskatzen du. 

Freinetek hainbat teknika erabili zituen: 

Garatzen dituen teknikak hiru printzipiotan oinarritzen dira: adierazpen askatasuna, kooperazioa eta parte hartzean


TEKNIKAK

Freineten teknikek, “tanteo experimental”-a, haurren adierazpen librea, kooperazioa eta ingurunearen azterketa estimulatzen ditu. Teknika hauek gailentzen dira:
1- Testu librea: haurrak berak idazten du testua bere ideietan oinarrituz eta denbora mugatu gabe.
2- Eskolako aldizkaria: ikasleek egindakoa eta lanaren antolakuntzatik abiatzen da.
3- Lanerako planak: antolakuntza edo planifikazioa ikasleekin egiten da, taldean (planificación general del curso).
4- Konferentziak: ikasleek errealitatearekiko kritikak eta horren azterketa/analisia egiten dute.
5- Liburutegia: materiala haurrek egin beharreko kontsultaren arabera antolatua dago; haurrek libreki erabili dezakete baina hau txukun eta ondo antolatua izateaz arduratzen dira.
6- Gelako asanblada: bertan arazoak planteatzen dira eta haientzat irtenbideak bilatzen saiatzen dira, proiektuak aurrera ateratzea ahalbidetzeko.

EKARPENAK
Freinetek komunikatzeko modu berri bat sortuko du, hau da, inprenta eta limografoa.

GAUR EGUN 

Freineten zenbait teknika ikastetxe askotan erabiltzen direla esan daiteke, horretaz oso kontzienteak ez badira ere.

Gaur egun, eskolak irakasten duenaren zati handi bat lehen haur nekazariek etxean eta kalean ikasten zuten. Nekazaritzako lanetan eta eskolan aritzen ziren umeek beraiek zekitenaren praktika teoriarekin lotzea zuten helburu. Orain, berriz, eskolak umeek dakiten teoria praktikan jartzeko da. 

Denbora eta espazioa desagertu egiten dira mugikorrei esker, eta haurrak eta helduak harremanik gabe geratzen dira. Beraz, beraien komunikazio beharra handitzen da. Honetan ere, Freinetek bere hazia jarri zuen: kooperazio gela haurrek pozik jolasten duten leku bat da, batera lanak aurrera eramaten dituztelako.

Euskal Herrian Freineten jarraitzaile bezala ikastetxeren bat hartzekotan, hori, Hernaniko Langile ikastola izango litzateke. Modu pertsonalean teknika eta filosofia horiekin lana egiten duten irakasleek. 


Duela 20 urte ikastola mota hauek “Anarkistatzat” jotzen ziren Haurrak nahi dutena egiten dutela esaten zuten. Baina gaur egun, eskola mota hauek normalizatuta daude. 


POWER POINT



Comentarios

Entradas populares de este blog

HEZKIDETZA

PROGRAMAZIOA