4. SAIOA (2018/03/07)
Saioarekin hasteko bi bideo ikusi genituen; bat Eduardo Punsetek eginiko elkarrizketa eta bestea irakasle bat irakasleen kongresu batean emandako hitzaldia. Bi bideoak bukatzean atentzioa deitu ziguten kontzeptuei buruz berba egin genuen. Ondoren curriculum ezkutuari buruzko artikulu bat irakurri eta ostean horren inguruan solastatu genuen.
“Dime algo y lo olvidaré ,enséñame algo y lo recordaré” esaldi hau Eduardo Punsetek entrebistaren hasieran esaten du, asko gustatu zitzaidan esaldi hau batez ere egia dela uste baitut.
Entrebista honetan ere, gauzak egiten ikasten direla aipatzen da. Ezinezkoa da entzuten soilik ikastea, praktika eta esperientzia baliabideak funtsezkoak dira ikaskuntza prozesurako. Azterketak egiten dira klaseetan esplikatzen dena ulertzen ez delako eta froga honen bitartez materia buruz ikasten da eta horri ikastea dela esaten zaio. Askotan, irakasleek beraiei garrantzitsua iruditzen zaiena esplikatzen dute soilik. Hezkuntza sistema ez da aldatu, nahiz eta gaur egun ordenagailuak klaseetan erabili(ez baitira behar bezala erabiltzen).
Hezkuntzaren helburu nagusienetako bat, umeei bizitzarako gaitasun eta konpetentziak irakastea edo garatzen laguntzean datza. Klasean aipatutako konpetentziak honako hauek izan ziren: gizarte trebetasunak, emozioak kudeatzen ikastea, praktika funtzionala eta pentsamendu kritikoa garatzea. Irakasleak beraien lan egiteko modua aldatu behar dute, ikasleak protagonistak eginez eta egiten ikasiz. Irakasleek bere ikasle bakoitzaren gaitasunetan sinestea ezin bestekoa da. Edozein momentu edo pertsonekin ikasi dezakezu; hezkuntzan aldaketa hauek gertatzeko era kooperatibo batean lan egin behar da. Curriculuma erdi ireki izan behar du, ikasleen interesa jaso eta horren inguruan lanketa bat egin ahal izateko.
Gero, curriculum ezkutuaren artikulua irakurtzean hainbat idei nagusi atera genituen; honako hauek dira:
- Curriculum ezkutua, hitzen edo idatziz adierazten ez dena da.
- Leku guztietan ikusi daiteke, eskolaren espazioan, antolakuntzan, uniformeetan eta eskolak transmititzen dituen baloreetan.
Comentarios
Publicar un comentario