HIZKUNTZA ETA ANIZTASUNA

Hizkuntzaren bitartez balioak transmititzen ditugu eta ondorioz hizkuntza emakume eta gizonak zer izan garen transmititzeko tresna bihurtzen da.

Hizkuntzaren erabilpen desegokia, sexistaren, arrazistaren, homofoboaren adibide ugari ditugu gure egunerokoan:
 Arrazistak : trabajar como un negro, ¿Sera judio?, hacerse el sueco...
Homofoboak: eso es de maricas, esa mujer parece un poco “machorra”si te esfuerzas seguro que puedes, cambiar y ser normal...

Generoari dagokionean, hizkuntza sexista da? 

Gaztelanian gramatikoki bi generoak bereiztuta daude; euskarak berriz, genero gramatikalik ez du, baina  bai egiten da genero bereizketa. Adibidez, gizona hitza erabiltzen da gizonak bakarrik izendatzeko eta baita emakumeak eta gizonak izendatzeko ere. Erabilpen egokia pertsona edo bi generoak aipatzea litzateke. 

Gure gizartean esaldi matxistak daudela ageriko da, oso barneratuta dauzkagun esaldiak dira eta gehienetan ez gara konturatzek hizkuntza sexista bat erabiltzen ari garela. Haur Hezkuntzan esaten eta egiten dugunaren garrantzia ukaezina da. Ohikoa da irakasle batek haur bati "amak josiko dizu..." esatea edo irakaslaeari andereño deitzea adibidez.

Hezkuntzak sexismoa transmititzen du, androzentrista da: gizonezkoak hartzen dira erreferentziatzat emakumeak era batera edo bestera desagertaraziz.

Gure gizartean, generoak bereizteko gehienetan bi kolore desberdin erabiltzan dira, arrosa neskentzat eta urdina mutilentzan. Adjektioak erabiltzeko garaian ere argi ikuste da bereizketa hori (neskak txukunak eta zintzoak dira eta mutilak indartsuak eta gogorrak).

Haur Hezkuntzan, askotan,familiako kideak  irakasterako garaian familia prototipo bat jarraitzen du du; hau da: familia heterosexuala ( ama eta aita bat duten familiak). Baino familia mota asko daude gizartean.

Hezitzailearen papera garrantzitsua eta ezinbestekoa. Haurtzaroa funtsezkoa da haurren etorkizunerako. Horregatik kontutan hartu behar ditugu adin honetan ematen diren ekintza desberdinak, beraien izaera osatzen laguntzen baitiegu. Haurtzaroan gertatzen denak eragina du etorkizunean



Comentarios

Entradas populares de este blog

HEZKIDETZA

CÉLESTIN FREINET

PROGRAMAZIOA