MONTESSORI
Badira hainbat urte Maria Montesori hil zenetik, ordea martxan jarri zuen mugimenduak garatzen darrai. Gaur egun bizirik dagoen mugimendua izateaz gain, haur hezkuntzan eskola tradizionala kenduta hedapen handien daukan mugimendua da.
BIOGRAFIA:
1870an jaio zen italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra izan zen.
Lehen emakume sendagile bihurtu zen Italian. Ondoren, Filosofian eta Natur Zientzietan lizentziatu zen. Garai hartako Italiako gizarteak sexuarekiko zuen jarreraren ondorioz, ospitaletan sendagile aritzea debekatu zitzaion, eta hau izan zen adimen urritasuna zuten haurrekin lanean hasteko zioa. Ikasle hauen erantzuteko gaitasuna garatzeko asmoz eta behatzeko zuen ahalmenari esker, bere teoriaren oinarriak jartzen hasi zen.
1907an Erroman, Casa dei banbini bere eskola sortu zuen. Bertan urteak eman zituen ikertzen. Jarduera horri esker, bere lehen liburuak idazten, hitzaldiak ematen eta mundu osoan bere teoriaren berri ematen eta garatzen ibili zen. 1952an hil zen.
Emakumeen eskubideak erreibindikatzen hasi zen lehen emakumea izan zen.
Bere metodoaren ardatz nagusiak
Maria Montessori "Eskola Berri"ko mugimenduaren barruan kokatzen da.
Bere "Pedagogia Zientifikoa"n haurraren garapenaz zein honen irakaskuntzaz pentsatzen duena biltzen du.
Haurraren garapena
Haurraren garapena ez da lineala. Maila ezberdinak dauzka, sentsibilitate ezberdinez hornituak.
-Haurtzaro txikia (0-6 urte)Entzuten eta ikusten duten guztia jaso eta barneratzen dute.
-Haurtzaro handia (6-12 urte) Mundu exploratzeko garaia
-Nerabezaroa (12-18 urte) Adimen humanistikoa
-Heldutasun gaztea (18-24 urte) Adimen espezialista
Ez zuen geniorik sortu nahi, gizakiak dauzkan ahalmenak garatzeko aukerak eman baizik. Adin desberdinetako haurrak kooperazioan eta elkarrekintzan ikasten badute gehiago ikasten dutela uste du pedagogia honek. Montessori ideia honen alde zegoen.
Zentzumenen garapenaren printzipioa
Haurrak mundua zentzumen guztiak erabiliz bereganatzen du. Objektu berri bat aztertzeko ikusi, eskuetan hartu, bota, zurrupatu eta hozkatu egingo du.
Haurra 6 urte bitartean kontzeptu abstraktuen bidean jar daiteke, baldin eta material egokiz aritu bada.Hauxe da eskolako materialari ematen dion garrantziaren zergatia. Bere metodoak tresneria pedagogiko berezia dakar. Haurrak ukituz, ikusiz, entzunez, dastatuz, mugituz eta usainduz ikasten duenez, zentzumen hauek guztiak era progresibo batean lantzen dituzten materialak sortu zituen.
Banakotasunaren printzipioa
Bere metodoa norbanakoaren erritmoan eta jarraipenean oinarritzen da. Irakasleak haur bakoitza non aurkitzen den behatu behar du. Ez du irakatsi behar. Bakoitzaren bidea zuzendu behar du. Hori dela eta Montessorik irakasleei "zuzendari" deitzen zien . Irakasleak prozesu horretan zuzenduko du, berarentzat egokiak diren materialak eskainiz.
Materialak
Zentzumenen lanketatik abiatzen dira. Gela batean hainbat gauza ikus daitezke: dorreak egiteko neurri ezberdinetako blokeak, usaimena lantzeko ontziak, ukimenaz bereizteko piezak, soinuak egiteko txilinak,.. Material bakoitzak ezaugarri bat lantzen du, hala nola, kolorea, pisua, forma, ehundura, luzera, hotsa, usaina. Ezaugarri hauek isolatuak agertzen dira.
Bada interesgarria den beste material bat: bizitza praktikorako kutxak. Hauen garrantzia haurrek imitatzeko duten joeran datza. Kutxa horietan hainbat gauza aurki ditzakegu: botoiak, kremailerak, korapiloak egiteko lokarriak, zapateei emateko betuna eta abar.
Gurasoei, halaber, etxeko zeregin horietan autonomia ematea aholkatzen zaie: arraska egin, pitxerretik ura bota, jantzi eta erantzi...

Comentarios
Publicar un comentario